15 may. 2010

Zer egiten dugu ikasleok gelan aspertzen garenean?

Zer egiten dugu ikasleok gelan aspertzen garenean?

MUTRIKUko INSTITUTUko lantaldea

Iñaki AGIRRETXEA, Ane ARREITUNAINDIA, Nerea IRIGOIEN, Intza MARTINEZ, Jaione MATÍAS, Garoa MENDIGUREN

Gure ikasle eskarmentuak erakutsi dizkigun denbora pasatzeko moduak hauek dira:

1. Borragoma begian ipini eta piratarena egin.

2. Liburuari marrazkiak edota izenak... idaztea.

3. Atzamarrarekin zure burua hipnotizatu nahian ibili.

4. Mugikorra ezkutuan hartu eta beste gelakideei dei galduak egiten ibili.

5. Ilearekin jolastu eta look berriak asmatu.

6. Atzeko, alboko edota aurreko gelakideei paper txiki batean mezuak idatzi eta bidali.

7. Irakaslea konturatzen ez bada liburua hartu hanka artean jarri eta gelakide batzurekin DS–an jolasten hasi.

8. MP3 edo MP4–ko aurikularrak jertsearen mangatik sartu eta eskua burua eusten bezela jarrita musika entzun.

9. Estutxea margotu.

10. Papelitoak idatzi ordu aldaketan beste gelakoekin trukatzeko.

11. Leihotik patiora, etxeak eraikitzen dituzten langileei... begira egon.

12. Irakaslearen arropari begira egon eta oso pinpirina bada barrez lehertu, irakaslea konturatu gabe, noski.

13. Etxean egin ez dituzun lanak, aurreko klasean egin.

14. Eskua margotu, eraztunak margotu....

15. Azazkalak jan edo margotu.

16. Erlojuari begira egon ordu osoan.

17. Irudimenezko gitarra bat jotzen aritu.

18. Makinetan erositako litxarreriak jan.

19. Mokoak jan.

20. Agenda bete, jendearen urtebetetzeak jarriz....

21. Betaurrekoekin jolastu.

22. Borragoma zati txikiak egin gelakideei jaurtitzeko.

23. Boligrafoarekin zarata egin.

24. Pentsamenduekin zure paradisu pribatura joatea.

25. Mahaia tipesarekin, arkatzarekin, boligrafoarekin, agenda... margotu.

Ohiturak ez dira asko aldatu.

No hay comentarios: