23 abr. 2010

Liburuaren eguna





Bernardo Atxaga Reads “Life According to Adam” and Other Poems at Readings From Around the Globe, part of the 2009 PEN World Voices Festival. Read the poems below.

Egun finlandiar bat

Egun finlandiar luze-luze bat
Berrogei egun arrunten
Luzerakoa nahi nuke.

Egun finlandiar bat nahi nuke
Zurekin hizketan jarraitzeko
Aztertzeko nola bizi
Paradisutik kanpora

Finlandiako zerua urdina da
Eta udaran are eta urdinago,
Eguzkiak laranja bat ematen du,
Eta ilargiak berdin, beste laranja bat.

Egun finlandiar bat nahi dut,
Egun finlandiar luze bat.
Laster aurkituko dugu, maitea,
Parabisuaz kanpora bizitzeko modua.

No hay comentarios: