5 dic. 2008

! Izarren hautsan bego ¡

Mikel Laboaren errautsak etzi haizatuko dituzte, Lesakako Agiña mendian.

Mikel Laboaren errautsak etzi haizatuko dituzte, 12:30ean, Lesakako Agiña mendian (Nafarroa), Aita Donostiaren omenez Jorge Oteizak egindako eskultura eta Luis Valletek diseinatutako baselizatxoa dauden lekuan. Hasieran, hurbilekoekin soilik egin nahi zion azken agurra Laboa-Bastidatarren familiak, baina jende askok agertu du Mikel Laboaren azken agurrean egoteko gogoa, eta horrek bultzatu ditu senitartekoak ekitaldia noiz eta non izango den jakinaraztera. Horretaz gain, «jasotako maitasun adierazpen ugariengatik» eskerrak eman ditu familiak.



Ihesa zilegi balitz

Ihes betea zilegi balitz
nunbait balego bakea
ni ez nintzake etxe ertzeko
loredien maitalea.

Ni ez nintzake oinazearen
menpeko mixerablea
oihu zekenen destinatzaile
etsipenaren semea.

Ni ez nintzake iñorentzako
eskandaluzko kaltea
lur hotz batetan aldatutako
landare sustrai gabea.

Ihes ederra zilegi balitz
urra ahal baledi katea
ni ez nintzake ontzi gabeko
itsasgizon ahalgea.

Si fuera lícito huir
si hubiera paz en algún lugar,
no sería el amante
de las flores que lindan la casa.

No sería el miserable
abatido por el dolor
hijo de la desesperanza
destinatario endurecido del grito.

No sería para nadie
causa de escándalo,
ni planta desarraigada
sembrada en tierra fría.

Si estuviera permitido huir
si fuera posible romper la cadena
no sería un navegante impotente
carente de barco.

No hay comentarios: