11 jun 2008

3 urteko hamar ikasletik zortzik euskarazko ereduak hautatu dituzte

Hurrengo ikasturtean ikasteko izena eman duten 3 urteko hamar haurretik zortzik euskarazko ereduetan ikasiko dute heldu den ikasturtean. Hain zuzen ere, D eta B ereduetan. Ipar Euskal Herrian %30era iritsi dira eredu elebidunetan ariko direnak, eta Nafarroan kopuru berean dira D eredukoak.


Hizkuntz ereduak gainditu

(..)EAEko Haur Hezkuntzako ikasleria oro har bilduta, 1984-85eko ikasturtean D ereduko ikasleak %28,1 ziren, eta 2004-05ean, %61,6. A ereduan, berriz, 1984-85eko ikasturtean %48,2 ziren, eta 2004-05ean, %8,5 ziren . Adierazgarria, ezta?

(..)Milaka neska-mutil izan dira, euskara ama hizkuntza izan gabe, euskaraz ikasi dutenak, eta, gaur egun, 16tik 24 urtera bitarteko bi gaztetatik bat elebiduna da. Honekin batera, aipamen berezia merezi du urteotan irakaskuntzako langileok egindako ahaleginak, milaka irakasle gaitu baitira euskaraz irakasteko (2006ko datuen arabera, ikastetxe publikoetako irakasleriaren %79 HE2 agiriaren jabea da eta pribatuetako %68). Baina aurrekoa aitortu arren, oso urrun gaude oraindik normalkuntza egoera batetik.

No hay comentarios: