4 may. 2008

Amaren egunean

Zorionak ama bazara, izan bazara edo izango bazara. Zorionak lortu izanagatik, egoerari aurre egiteagatik, zure amatasuna eta bizitza profesionala uztartzeko gai izateagatik, eta baita ere zure gizarte-inplikazioarekin uztartzeagatik, zure konpromiso politikoarekin uztartzeagatik, agian. Eta zorionak noizean behin zeure buruaz arduratzeko, gizarte-harremanak zaintzeko, zaletasunen batez gozatzeko edota kirola egiteko unetxoren bat aurkitzeko gai den ama horietakoren bat bazara.



(..)Euskal Autonomia Erkidegoko jaiotza-tasa 1.000 biztanleko 9,4 jaiotzakoa da, Estatuko jaiotza-tasaren (10,6) eta Europakoaren (9,5) azpitik, eta Islandiakoa (14,5), Norvegiakoa (12,6), Danimarkakoa (12) eta Suediakoa (11,7) baino askoz ere txikiagoa.(..)

(..)Gure herriko emakume haurdunen %25 kaleratu egiten dituzte. Beharrezkoa da amaren egunean hori aldarrikatzea, hitza hartzea eta neurrigabeko bidegabekerian oinarritzen den sexuagatiko diskriminazio-kasurik nabariena salatzea.(..)



Las nuevas madres
La maternidad es hoy más compleja a causa de una familia en proceso de cambio y un difícil entorno laboral


Oinarrizkoa da gizonezkoek modu aktiboagoan parte hartzea haurrak zaintzerakoan, eta gizonezkoen lan-egutegietan eta lanaldietan ezarritakoa malgutzea, eskola-ordutegietara egokitzea errazagoa izan dadin. Hori guztia ahalbidetzeko, estatuak eta botere publikoek baliabide ekonomikoak ematea beharrezkoa izango da.



Etxean zaharrak edukitzea:Zaintzaileen lana ez da aintzat hartzen

Amatasuna


Nikme


Behorrak moxala zaintzen duen eran

edukiko zintuzket betirako ene magalean,

xurgatuko nituzke zure bihotzaren malkoak

eta bakardadearen bakardadean

adiskidetasunaren adiskidetasuna eskeini.



Amodioa larrosa izanik

banan banan kenduko nizkioke arantzak

eskarmentuetatik lortutako jakintza aditzera eman

nere akats berberak euki ez ditzazun.



Bederatzi hilabetez nere erraietan

zuretzat izan da nere maitasuna,

enetzat izan da zurea,

Herioraino izanen zaitut bizirik

laztanaaa, bihotz zahar honetan.

No hay comentarios: