5 feb. 2008

"Caucus" Nevadatik Atxagaren etxekotasunaz




Aspaldiko ohitura zen etxeko sukaldean, "bilbaina" txapatik zerion berotasunaz laguduta, irratia, amonaren historioak edota eguneko gertaturikoak entzuten jardutea eguneko azken ordu ilunak pasatzeko. Ahozko tradizioa jarraituz, memoriak zeukan funtzio nagusia.








Gaur Atxagak bere blogean "Caucus" deskribatzeko testu idatzian. Ahozko tradiziotik testu idaztera ildo berari eusteko estiloa eraman duela sentiarazi dit. Eskertzekoa.






(..) Esan nahi da nazio hau etorkinekin osatu zela, hots, txit behartsu izandako jendearekin, eta ez daukala, oro har -Stalinek berak idatzi zuenez- mania aristokratikorik; ez daukala, ondorioz, sofistikaziorako joerarik, eta, aukeran, nahiago duela praktikoa eta zuzena dena -sinplea- ez dakit zer biolinkeria baino.(..)






(..)"Ba al du inork ezer esatekorik?", galdetzen du zeremonia-maisuak. Ez, ez da halakorik. Beraz, idazkariak alderdira deitzen du berriro emaitza jakinarazteko. Obamari botoa eman diotenek txalo eta batez ere -gazteak dira- oihu egiten dute. (..)






(..)Caucus edota primary delakoez harantz, Estatu Batuetako demokraziaren moduak sofistikatzen hasten dira; ez da ohizko sukaldea lau su eta labe bakarrekoa.






Gaztainak jarri ditu Obamak txapa gainean, belztu baino lehen Hilaryk ez jateko. Baina beharbada hauteskunde egunerako ez da gataina denborarik.

No hay comentarios: