11 ene. 2008

Barack Obama Nevadan Atxagak kontatua

(..)Barack Obamaren hitzaldia Grand Sierra Resort kasinoaren areto nagusian izatekoa zen, eta entzutera joan ginen bostehun edo seiehun pertsonen ilara luzeak joko-esparru guztia zeharkatzen zuen.
Ilunpean, zeren ilunak izaten baitira kasinoen barruak, lanpara dotore bezain makalek doi argitutakoak, dirdai egiten zuten makina txanpon-jale biziki koloreztatuek; makinen aurrean, baina tristeago, kezkatuago, errainuen pare, jokalariek bururik altxa gabe eragiten zieten fortunaren hamaika gurpilei, eta muzintsu ziruditen kanpoko mundukoen presentziagatik. Aitzitik, kanpoko mundukoei ez zien jokalarien ezerk ardura, eta hizketan ari ziren elkarren artean, edo Barack Obamaren foiletoa irakurtzen, edota bozgorailuetatik zabaltzen zen musika entzuten; Elvis Presley, The Animals, Grateful Dead, Black Sabbath. (..)

No hay comentarios: