9 jun. 2007

Mikel Zalbide euskaltzainaren sarrera-hitzaldia: euskara zoragarria




Ekainaren 2an egin zen Mikel Zalbide Elustondo euskaltzainaren sarrera ekitaldia, Gipuzkoako Foru Aldundian. Patxi Altuna zenaren lekua beteko du Zalbidek Euskaltzaindian. Ekitaldiaren amaieran, Andres Urrutia euskaltzainburuak euskaltzain osoa dela adierazten duen diploma eta hamazazpigarren zenbakia duen domina eman zizkion. Domina hau izan duten aurretiko euskaltzainak hauek dira: Jose Maria Lojendio eta Patxi Altuna.


No hay comentarios: